Azpeitia, 2026ko uztailaren 03(a)
Nor gara
Azpeitiko eragileak gara, herrian kooperatibismoa indartzeko sortutako kooperatiba. Ia urtebete batean eragile asko eta askotarikoen artean prozesu bat egin da, eta, aho batez, AzpeitiKoop kooperatiba sortzea erabaki. Gorpuzte fasean dago AzpeitiKoop, baina dagoeneko martxan, lehen pausoak ematen. 2026ko ekainaren 4an izan da aurkezpen ekitaldi publikoa.
Herriko kooperatibak, eragileak eta herritarrak saretu nahi ditugu, elkarlana eta komunitatea oinarri hartuta, proiektu praktikoak eta zehatzak egiteko.
