Azpeitia, 2026ko urriaren 08(a)
Egitura
Ezaugarri juridikoak
- Kooperatiba bat da AzpeitiKoop, bigarren mailakoa.
- Irabazi asmorik gabekoa.
- 3.000 euroko kapitalarekin eratua.
- Azpeitian egoitza fiskala.
- EAEko Kooperatiben Erregistroan onartua.
Bazkide figurak
- Bazkide erabiltzaileak (kooperatibak).
- Bazkide kolaboratzaileak (norbanakoak eta elkarteak).
- Lan bazkideak (langileak).
Barne antolaketa
- Bazkideen urteko ohiko Batzar Orokorra (urtean bat).
- Kontseilu Errektorea.
- Talde eragilea.
- Sareko batzarra (urtean hiru; bazkide ez diren sareko eragileek ere har dezakete parte).
- Barne komunikazioa: aktak eta barne buletina (hilerokoa, sarekideei).
- Urteko ekintza plana.
Kanpo komunikazioa
- Webgunea: azpeitikoop.eus
- Sare sozialak: Instagram, X eta YouTube
- Azpeitiaguka.eus: Komunitatea/azpeitikoop
Hitzarmenak
- Azpeitiko Udalarekin lankidetza hitzarmena du AzpeitiKoop-ek. Udalak parte hartzen du sareko batzarretan.
- Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin hitzarmena du AzpeitiKoop-ek. Era berean, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KonfeKoop) bazkidea da.
- Laboral Kutxarekin hitzarmena du AzpeitiKoop-ek. Laboral Kutxa bazkide ere bada.
