Azpeitia, 2026ko ekainaren 11(a)
Aurkezpen ekitaldia ekainaren 4an, Basazabalen
azpeitiKoop kooperatiba berriaren agerraldia 18:30ean hasiko da, eta irekia izango da. Kooperatibetako, udaleko eta KonfeKoop-eko ordezkariek parte hartuko dute. Ekitaldian jakinaraziko dira xehetasunak: helburuak, ildoak, izaera, bazkidetza…

azpeitiKoop kooperatiba berriaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 4an (osteguna) izango da, Basazabal jauregian, 18:30etik aurrera. Herriko hainbat kooperatibetako, Azpeitiko Udaleko edota KonfeKoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkariak izango dira agerraldian, eta herritarrek eta bestelako elkarteek ere bertan izateko aukera izango dute.
Azpeitian kooperatibismoa indartzeko proiektua da azpeitiKoop. Eragile askoren arteko prozesuaren ondorioz sortu da. Ekainaren 4ko aurkezpenean emango ditu egitasmoaren xehetasunak (helburuak, ildoak, izaera, bazkidetza…).
