Azpeitia, 2026ko martxoaren 5a
azpeitiKoop KonfeKoop-eko bazkide
Patxi Olabarria KonfeKoop-eko (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) lehendakariordearekin bilera izan dugu, azpeitiKoop-en proiektua aurkeztu eta azaltzeko. Azpeitiarra da Olabarria. Oso positiboa izan da bilera, eta Olabarria prest agertu da ateak irekitzeko eta laguntzeko.
Aholkularitza eta laguntza jasotzeko, KonfeKoop-en bazkide egin da azpeitiKoop. Lehen urtea dohainik da; bigarren urtetik aurrera, 300 euro, urtero.
