Azpeitia, 2026ko maiatzaren 04(a)
Azpeitiko ekosistema kooperatiboan parte izan nahi al duzu? Kooperatibismoa indartu, herriko ekimenak saretu eta etorkizun kolektiboagoa eraikitzen lagunduko duzu. Zure ekarpena ere garrantzitsua da.
Bazkide figurak
Norbanakoek eta elkarteek badute azpeitiKoop kooperatiban bazkide izateko aukera. Datorren udazkenean egingo dugu haien lehenengo bazkide kanpaina; egon erne!
Tokiko kooperatibek ere badute bazkidetzeko aukera. Dagoeneko, hainbat badira; hain zuzen, azpeitiKoop-en eratze prozesuan parte hartu duten hainbat.
Bazkidetzako hirugarren hanka, azpeitiKoop-eko langilea da. Momentuz, langile bat dago kooperatiban.
Adostasuna
Hain zuzen, hiru bazkide figuren artean (norbanakoak-elkarteak, kooperatibak eta langilea), Batzar Orokorrean inork ez du %50 baino gehiago, azpeitiKoop-en estatutuek hala zehaztuta. Beraz, erabakiek parteen arteko adostasuna beharko dute.
Parte hartzea, gardentasuna, elkarrizketa, eztabaida, adostasunak…; horiek dira proiektu honen balioetako batzuk.
